Elkargoak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie kideei eta jarduera batzuk antolatzen ditu:
Zerbitzuak
- Proiektuak idaztean kontuan hartu behar diren legezko araudien eta ordenantzen gaineko aholkularitza tekniko jarraitua.
- Barne-dekorazioen diseinugileak/dekoratzaileak hala eskatzen badu, lanbide ordainsariak kobratzea.
- Erantzukizun Zibileko Asegurua onetsitako proiektu guztien gainean.
- Laguntza Juridikorako Zerbitzua.
- Aholkularitza Laboral eta Fiskala.
- Dokumentazioari dagokionez, gure liburu-funtsean liburuak, aldizkariak, eta argitalpen espezializatuak daude, elkargokideen eskura.
- Lan Poltsa.
- Lanbidearen gaineko arauen jarraipena, Dekoratzaileen/Barne-dekorazioen Diseinugileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak xedatuak
Jarduerak
Elkargoaren funtzioei dagokienez, hona hemen garrantzitsuenak:
- Elkargoak barne-diseinuen sariak antolatzen ditu, horietariko batzuk beste erakunde batzuekin batera.
- Teknikaren gaineko ikastaroak eta jardunaldiak antolatzen ditu.
- Elkargokideen etengabeko prestakuntza.
- Lanbideari eta teknologia berriei lotutako ekitaldi, azoka, kongresu, eta erakusketetan parte-hartzea.