Ir al menú de navegación

[S] Ir al contenido


Barne-dekorazioen Diseinugileen/Dekoratzaileen Nafarroako Elkargo Ofiziala Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, barne-dekorazio jardueretan ari diren profesionalen interesak eta gaitasun tekniko eta profesionala zaintzeko sortua. Nafarroako barne-diseinuko berrehun profesional inguru biltzen ditu.

Hasieran Dekoratzaileen Elkargo Nazionalean sartu bazen ere, 2000ko otsailean ofizialki bereizita, berezko izaera hartu zuen. Horrez geroztik, Madrilen egoitza duen Kontseilu Nagusian parte hartzen du.

Ondokoak dira Elkargoaren xede nagusiak:

  • Lanbidearen jarduera antolatzea Nafarroan
  • Lanbidearen ordezkapen esklusiboa
  • Foru Komunitateko barne-diseinugileen interes profesionalak defendatzea

Elkargoaren funtzioei dagokienez, hona hemen garrantzitsuenak:

  • Barne-diseinugileen eskumen eta ahalmenen alde behatzea Nafarroan
  • Erakunde publikoekin lankidetzan aritzea, lanbideari dagozkion alderdi guztietan
  • Elkargokideen ondoko lan jarduerei oniritzia ematea halabeharrez: proiektuak, txostenak, irizpenak, egiaztagiriak, balorazioak, eta peritazioak

© Colegio Oficial de Diseñadores de Interior / Decoradores de Navarra - info@codinternavarra.com

Avenida San Ignacio 2, oficina 1ª 31002 - Pamplona (Navarra) - T +34 948 225190 - F +34 948 225409