Ir al menú de navegación

[S] Ir al contenido


Lanbide espezializatu gisa, barne-diseinua ez zen agertu XX. mendearen hasiera arteraino. Nola edo hala, jarduera honetan aritu da gizakia, espazio itxiak etxebizitza gisa erabiltzen hasi zirenetik.

Gaur egun, barne-dekorazioen diseinugilea/dekoratzailea elkargoko profesionala da, barne-arkitekturako obrak proiektatu edo zuzentzen dituena. Indarreko araudiei jarraiki, bizi, lan egin, edo bidaiatzeko espazioak diseinatzen ditu, hiritarren bizi baldintzak hobetzeko xedez. Nafarroan honako hauek dira lanbidearen mugarri nagusiak:

1963

Dekorazio ikasketa ofizialak hasi ziren.

1972

Dekoratzaileen Elkargo Nazionala eratu zen. Bertan, Nafarroako sektoreko profesionalak sartu ziren.

1977

Hautazko izaeraz, dekoratzaileen eskuduntza profesionalak arautzen hasi ziren.

1998

Nafarroako dekoratzaileen Batzarrak erabaki zuen Elkargo Nazionaletik bereiztea, eta Nafarroako Gobernuari eskaera aurkeztu zion.

2000

Barne-dekorazioen Diseinugileen/Dekoratzaileen Nafarroako Elkargo Ofiziala eratu zen.

© Colegio Oficial de Diseñadores de Interior / Decoradores de Navarra - info@codinternavarra.com

Avenida San Ignacio 2, oficina 1ª 31002 - Pamplona (Navarra) - T +34 948 225190 - F +34 948 225409