Ir al menú de navegación

[S] Ir al contenido

Elkargoa > Elkargokide egitea


Área de colegiados

Menu:

ELKARGOKIDE EGITEA


Elkargokide izateko baldintzak

Barne-dekorazioen diseinugile aritzeko, izena eman behar da Barne-dekorazioen Diseinugileen/Dekoratzaileen Nafarroako Elkargo Ofizialean. Elkargokide izan gabe, lanbide honetan aritu nahi duen edozeinek intrusismo profesionaltzat hartua dagoen delitua eginen dute.

Elkargoan alta egiteko, barne-dekorazioen diseinugile/dekoratzaile titulu ofiziala izan behar da, ondoko espezialitateetan:

  • Arte aplikatuetan graduatua, dekorazio espezialitatean (1963ko ikasketa plana).
  • Arte aplikatuetan graduatua, barne-diseinua espezialitatean (1986ko plan esperimentala).
  • Goi mailako tituluduna diseinuan, barne-diseinua espezialitatean (1496/99 E.D.).
  • Goi mailako teknikaria arte aplikatuetan eta proiektuen diseinu eta obren zuzendaritzan (PYDO). Azken espezialitate honetako tituludunak PYDO KIDE gisa sartzen dira.

Behin alta eginik, elkargokideak sartzen ahal dira ondoko hiru ataletariko batean:

  • Aritzen diren elkargokideak, Elkargokide izateko baldintzak bete eta barne-dekorazioen diseinugile jardueran benetan aritzen direnak.
  • Aritzen ez diren elkargokideak, Elkargokide izateko baldintzak bete arren, barne-dekorazioen diseinugile aritzen ez direnak Aritzen ez den elkargokideren bat aritzen den kide atalera pasatzeko, gutxienez sei hilabete lan egin beharko du lanbidean.
  • PYDO kideak, goi mailako teknikaria arte aplikatuetan eta proiektuen diseinu eta obren zuzendaritzan (PYDO) tituludunak. Hasieran, aritzen ez diren elkargokide gisa sartzen dira. Aritzen diren elkargokide atalean sartzen dira, aritzen den elkargokide baten tutoretzapeko bi proiektu -gutxienez- egin ondoren.

Elkargokide izateko eskaera aurkezteko behar den dokumentazioa

  • Karnet tamainako hiru argazki
  • Titulu ofizialaren fotokopia (egiaztatua edo konpultsatua)
  • Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia
  • Bankuko egiaztagiriaren fotokopia. Bertan, kontu korronte zenbakiak agertu beharko du
  • Elkargokidea izateko eskabidea (modalitate orokorra edo PYDO modalitatea)

Elkargokideek egin beharreko ordainketak

  1. Elkargoan alta egiteko kuota: 150 euro (urtebeteko epean gehienez ordainduta edo lehenengo proiektutik deskontatuta).
  2. Hiru hileroko kuotak:
    • Aritzen diren elkargokideak: 95 euro
    • Aritzen ez diren elkargokideak, lanbideari nolabait lotua dagoen beste lan batean aritzen badira: 57 euro
    • Aritzen ez diren elkargokide langabetuak, edo lanbideari lotua ez dagoen beste lan batean aritzen badira: 44 euro

© Colegio Oficial de Diseñadores de Interior / Decoradores de Navarra - info@codinternavarra.com

Avenida San Ignacio 2, oficina 1ª 31002 - Pamplona (Navarra) - T +34 948 225190 - F +34 948 225409