Ir al menú de navegación

[S] Ir al contenido

Elkargoa > Lehendakariaren eskutitza


Área de colegiados

Menu:

LEHENDAKARIAREN ESKUTITZA


Barne-dekorazioen Diseinatzaileen/Dekoratzaileen Nafarroako Elkargo Ofizialaren izenean, gure webgunera ongietorria eman nahi dizuet. Profesionalak elkartzen dituzten beste korporazio batzuen antzera, nahi dugu gunea baliagarria izatea ondoko bi xede hauetarako: gure jardueraren kudeaketa hobetzeko eta barne-dekorazioen diseinugileen lana jendeari ezagutarazteko. Halaber, gure irudiko webguneak handituko du elkargokideen parte-hartzea Elkargoaren bizitzan.

Orri horietan nabigatzean ikusi ahalko duzuenez, saiakera handia egin dugu Elkargoaren izaera eta jarduerak Interneten bidez ezagutarazteko. Alde batetik, nahi dugu interiorismoa lanbide hartu nahi duten pertsonek gure sektorearen gaineko informazio gaurkotua eta erreferentzia edukiak izatea. Eta, aldi berean, gure asmoa da enpresek eta partikularrek berrestea bukaerako emaitzari balio erantsi ziurra ematen diola dekorazio proiektua zuzentzeko barne-dekorazioen diseinugile bat kontratatzeak. Zenbait aholku sartu ditugu, interiorismo proiektu bati ekiterakoan kontuan hartu beharreko alderdi guztiak zein diren internautek jakin dezaten.

Barne-dekorazioen Diseinugileen/Dekoratzaileen Nafarroako Elkargo Ofizialaren webguneak duen beste atal garrantzitsu bat da gure kideei zuzendutakoa. Elkargokideendako eremu pribatu bat jarri dugu. Bertan, kideek soilik legearen eta alderdi teknikoaren gaineko informazioa lanerako eskuratu, eta dokumentazioa behera jaitsi ahalko dute.

Espero dut webgunea interesgarria eta erabilgarria izatea. Ohar edo iradokizunen bat baduzue, ondoko helbidera idazten ahal diguzue: info@codinternavarra.com

Maite Aizcorbe Razquin
Lehendakaria

© Colegio Oficial de Diseñadores de Interior / Decoradores de Navarra - info@codinternavarra.com

Avenida San Ignacio 2, oficina 1ª 31002 - Pamplona (Navarra) - T +34 948 225190 - F +34 948 225409